top of page

GABONAK DATOZELA TA

Gontzal mendibil

Gabonak datozela ta

jendearen tarrapata

erosketa da nagusi,

adornua ta zarata. (2)

 

Gabonak datozela ta

zelofan paper de plata

nahiz epetan, nahiz zorretan

kapritxorik ez da falta. (2)

 

Txanpo-txanpanak botaka,

itxura hala dela-ta

letra ederrik helduko

zaigu Gabonak pasata. (2)

Gabonak zetoztela ta

bota genuena falta,

ez da erraza izango

urtarrileko aldapa. (2)

 

Gabonak zetoztela ta

zelofan paper de plata

gastatu dugu soldata

bukatu da tarrapata. (2)

 

Gabonen pozarren gatoz

pozik barruz eta kanpoz

zuei ere Gabon-poza

opa dizuegu gogoz. (2)

depositphotos_178032590-stock-photo-wate
bottom of page