top of page

AI HAU GAUAREN ZORAGARRIA

Tapia eta Leturia

Ai hau gauaren zoragarria Jesus jaio da Belenen

eta guztiok bila gabiltza

etxe honetan ote den.

 

Kalean haize hotza

mendian elurra

soineko txuri garbiz

jantzi zaigu lurra.

Estalpe epelean

behia ta astoa

eta bien erdian

haur eder askoa.

 

Ai hau gauaren ....

 

Intzentsu, mirra, urrez

hiru errege irrifarrez

Belena datoz gustora haurraren ondora,

ta Olentzero begi gorri

ume guztien alaigarri

ehun da hogei kilo justuz zahagia hustuz.

Ai hau gauaren ...

 

Herrian somatzen da tximini usaina

ta gu juntatu gera boskote bikaina

ejenplu ona ematen gabiltz alajaina kristautikan batere

ez daukagu baina.

 

Ai hau gauaren ...

 

Beraz orain guztiak

nahi zaituztegu ase

eta naximendua

izango da hauxe

Ni naiz Ama Birjina

ta hau da San Jose

gure artetik agian sortuko da zeozer.

 

Ai hau gauaren ...

cce48594-2ef1-4b02-b60c-770c417f3931.jpg
bottom of page