top of page

SANTA AGEDA OSPAKIZUNA

   Santa Ageda, Agate deuna, Santa Ageda eskea... Euskal Herri osoan ospatzen den tradizio handiko festa dugu.

   Otsailaren 5a da Santa Ageda eguna, baina bezperan, 4ean, kalez kale edota etxez etxe bertso eta koplak kantari ibiliz ospatzen da.  Tradizioz, baserriz baserri ibiltzen ziren eta etxekoek jatekoa ematen zieten eskean zetozenei.

 

   Makilen kolpeek bertsoen erritmoari laguntzen diote, baina, gainera, udaberriaren zain gaudela eta neguari adio esan nahi diogula irudikatzen dute; hau da, neguan lo dagoen lurra kolpeka esnatu nahi dugula.

 

Hartu makila, ahotsak ondo berotu eta has gaitezen kantuan!!

bottom of page