top of page

BERTSOAK

Zorion etxe hontako denoi,
oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.

 

Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

Mendi tontorrak elurrez zuri

talaialdean laiotza

Auzo honetako jaun-andreek

dute urrezko bihotza.

Santa Agedak kendu digu

eskean hasteko lotsa,

dirurik ez bada berdin zaigu

gizendutako bildotsa.

Zelai erdian loreak argi

larros, krabelin ta lili.

Etxe honetako nagusiak

eskuzabala dirudi.

Etxe honetan urdai-azpiko

asko kakotik zintzilik

ta lukainka gorriak ugari

betetzeko poltsa guri.

agatedeuna.png

Dunboa ikastetxetik gatoz

gure auzoko eskola.

Bertatik kopla zaharrak abesten

ez gara aspertzen inola.

Lurra esnatuz kantari gatoz

poltsa hutsik daukagula

bota diru pixka bat mesedez

ez bazaizue axola.

bottom of page